Erromatar hiritartasun

Erromatar hiritartasuna edo herritartasuna (latinez civitas), Antzinako Erromako, egoera edo estatus politiko eta legal pribilegiatua zen norbanakoei legeei, jabetzari eta gobernu-postuetarako sarbideari dagokienez ematen zitzaiena. Antzinako Erromako hiritartasuna konplexua zen, eta lege, tradizio eta kultura-praktika desberdinetan oinarritzen zen. Hainbat hiritartasun-mota izan ziren Antzinako Erromako historian zehar[1][2].

Hasiera batean, hiritartasun-eskubidea, hau da, hiritar onarpena, Erromako eta haren inguruko tribuetan inskribatutako gizon libreentzat zen.

MET museoan erakusten den Caracalla enperadorearen erretratua. Inperioko biztanle aske guztiei erromatar herritartasuna eman zien.

Estatu erromatarrean integratzeari dagokionez izan dituen ondorioak ikusita, tradizioz, herritarren eskubidea ohore gisa eman zen. K.a. 89an Italiako gizon aske guztiei hedatu zitzaien; hiru mende geroago, Hasieran izaera berezi zuen izendapen hori,sustapen juridikoko prozesu orokor bihurtu zen, Flavia dinastiaren garaian. 212. urtean, Caracallaren Ediktua edo Konstituzio Antoniniana izenekoak erromatar hiritartasuna hedatu zuen Inperioko biztanle libre guztietara, zenbait jenderen kasuan izan ezik[3]. Hiritartasunaren hedapena antzinako Erromaren erakarpen-bektore boteretsua izan zen.

  1. (Ingelesez) «Civitas | Ancient Rome | Encyclopaedia Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
  2. «LacusCurtius • Roman Citizenship (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  3. (Gaztelaniaz) Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «La Constitutio Antoniniana» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy